Imajinatu leku bat non, artea, bere forma guztietan, ez den soilik baloratzen baizik eta hazkunde pertsonal eta aldaketarako benetako motor gisa bizitzen den.
UKKE espazio hori da.
UKKEren apustua komunitate artistiko bat sortzeaz gain, mugimendu eraldakorra bihurtzea da.

Zer da UKKE?
- UKKE sormen-sare paregabe bat da: Irunen, Bidasoaldean, Gipuzkoan, musikariak, idazleak, margolariak, zinemagileak, diseinatzaileak eta beste artista batzuk elkartzen dira elkarlanean aritzeko eta sinergiak sortzeko. Sinergia horiek ez dituzte soilik beren talentu indibidualak bultzatzen, baizik eta hainbeste ikuspuntu eta gaitasun uztartu gabe sortezinak lirateken hainbat obra kolektibo sorrarazten dituzte.
Sormen ekosistema honen parte izateak sortzaile gisa hazten eta ikuspegiak zabaltzen lagunduko digu, beste ikuskariekin ideiak eta teknikak trukatuz. - UKKEko ekitaldiak sutsu biziko ditugu: Tailer interaktiboak antolatuko ditugu, esperientzia bakoitza sormen txinparta izan dadin, erakusketekin, hitzaldiekin, foroekin eta beste artista batzuen arimara leihoak diren topaketekin.
Ekitaldi bakoitza zure talentua frogatzeko, tresna berriak ikasteko eta, batez ere, partekatzeko aukera izango da.
Gure elkartean, garrantzitsuena ez da egiten duzuna bakarrik, baizik eta nola partekatzen duzun eta truke horren ongizatea. - UKKE elkarrekin hazteko espazio bat da: artea adierazpen pertsonala baino askoz gehiago izan daiteke, gizarteak aldatzeko ahalmena baitu, kontzientziak piztekoa eta pertsonak maila sakon eta kontziente batean lotzekoa.
Arteak gizarte-eraldaketarako ibilgailu bat dela uste dugu eta elkarrekin komunitate solidarioago, kontzienteago eta konprometituago bat eraiki dezakegula. Teknologia eta deshumanizazio garai hauetan, gizatiarragoa izatea bilatzen dugu. - UKKE mugak gainditzen dituen proiektu bat da: Ez dago mugarik sormenari dagokionean. Gure elkarteak arte diziplinen arteko oztopoak apurtu nahi ditu eta adierazpen modu berriak ireki.
Ideia bakoitza, obra bakoitza, parte-hartze bakoitza errealitate esanguratsu eta aberatsago baterako pauso bat izango da, non denok zerbait eskaintzen dugun eta denok hazten garen.
UKKEn parte hartzea erabaki artistiko bat izateaz gain, etorkizunarekiko apustu bat da.
Zure arteak munduan eragina izan dezake.
UKKEn, aste guztiak aste kulturalak dira.
UKKEren zergaitia:
Irunek arte diziplina desberdinak biltzen dituen espazio kultural plural, dinamiko eta sinergikoa behar du.
Arte eta kulturarekin lotutako jardueren eskaera handia dago, gaur egun ezin direnak asetu.
Pertsonak elkartzeko, arimak konektatzeko eta sormena partekatzeko behar handia dago.
Elkar ezagutzen ez diren artistak daude, eta UKKE, belaunaldien arteko topaketa integratzaile eta sormen adierazpenak askatasunez egiteko espazio irekia izatea nahi dugu.
Badaude bere hiria maite duten pertsonak, eta bertako kultur bizitza gertutik ezagutu nahi dutenak, eta zergatik ez? Beronen parte izan, ongi etorriak dira!
UKKEk Irunen gertatzen denaren eta, oro har, artearen inguruan mugitzen denaren hizlari izan nahi du: garajeetan, lokaletan, geletan eta aretoetan…
UKKEk artearekiko hurbilketa proposatzen du, artistengandik hurbil.
Arte erraza, ulergarria, irisgarria.
Parte-hartzaileentzako topaketa espazio bat.
«Cultureta» izatea «besteekin batera izatea»ren sinonimo izango den leku bat.
UKKEren helburua:
UKKE osatzen dugunok uste dugu harremanak izateko eta aisialdia osasuntsu gozatzeko beste modu bat dagoela, beti kanpora begira egon beharrik gabe.
Agenda kultural bat proposatzen dugu, non aisialdia osasunaren sinonimo den, bai mentala bai fisikoa, gizaki eta kolektibo gisa hazten jarraitzeko.
Belaunaldi desberdinak elkartu nahi ditugu ikuspegi desberdinak entzun, ikasi eta integratzeko, sormenaren eta giro onaren aldeko komunitate berrien aitzindari bihurtzeko.
Zeren eta UKKEn giro onekoak gara.
Egin zaitez ukker eta sar zaitez gure unibertsoan…
