Gure Unibertso Kreatiboan parte hartu nahi duzu?

Bidaia honen parte izan nahi baduzu.
Zure artea gurekin eta munduarekin partekatu nahi baduzu,
egin zaitez ukker!
Gure Unibertsoan sartzeko 50€ko urteko ordainketa egin behar duzu bakarrik.
Artista al zara? Margolaria? Marrazkilaria? Dantzaria? Abeslaria? Idazlea? Musikaria? Argazkilaria? Antzezlea? Zinemagilea? Magoa?
Arte diziplina guztiak ongi etorriak dira UKKEn. ✨
Zurekin batera sortzeko irrikan gaude!
Zergatik ukker bihurtu?
Zuk ere guk bezala badakizulako, arteak bizitzak aldatzen dituela.
Zure artea expresio tresna gisa erabiltzen duzulako.
Zure lana partekatzea gustatzen zaizulako.
Zure inguruko sortzaileekin harremanak izan nahi dituzulako, ez nahitaez zure diziplinakoekin, beste mundu batzuk nola bizi diren ezagutu nahi duzulako.
Zure hiriko eta inguruko mugimendu cool-tureta dinamizatu nahi duzulako.
UKKEn, ondo pasatu nahi duten eta egunerokotasuna plan zoragarri bihurtu nahi dituzten pertsonak daudela badakizulako.
Kasualitateetan ez dituzulako sinisten.
Batasunak, indarra eta kasu honetan, edertasuna ere sortzen duela badakizulako.
Mundu zoragarri eta ero honetan zure hondar alea jarri nahi duzulako.
Sormena barra-barra duzu eta ikasteko gosea daukazun norbait zarelako.
A ber… parte izan nahi duzulako, eta kito!
Arrazoi gehiagoren beharra duzu…?
